EKOSISTEMAK


EGILEAK:YUN,EIDER,URKO V.,BEÑAT

ITSASOA ETA ITSAS – HONDOA
ITSASOA:
Eskualde jakin bateko ozeano zatia da.
Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere,neurri edo definizio zehatzik ez dagoenez, mota askotako itsaso motak daude. Batzuetan, laku handiei ere itsasoa deitzen zaie.

ITSAS HONDOAREN DEFINIZIOA:
Itsasoan dagoen zulo handia da 3.000 eta 6.000 metro tarteko sakonera izugarria dela esaten dute zientzialariek.Itsas leize izeneko fosak dira.







ITSAS-HOBIEN DEFINIZIOA:
Itsas-hobia ozeanoaren sakontasuna hazten den ur azpiko lurraren gune beheratu eta luzangei derotze. Ozeanoan dagoen erliebe mota da, eta 12 kilometroko sakoneraraino iris daiteke.

LANDAREAK:
Itsas-hondoan edo itsas-hobian, ez dago landarerik, eguzkiaren argitasuna iristen ez delako. Beraz, fotosintesirik ezin dute egin.




FAUNA:
Itsas-hondoko animaliak libre daude. Landareak ez daudenez uraz elikatzen dira eta ia espezie gehienak ez dira inoiz superfiziera igotzen.



ELIKA KATEAK:

1.-Fitoplaktona       2.-algak
Plaktona                   arrain txikiak
Chauliodus Sloani            morena

Saccopharyngifomre




ITSASOKO ALDAKETAK:
Itsasoan aldaketa asko sortzen dira, batez ere itsasoko tenperaturan.
Udan itsasoko tenperatura igo egiten da eta neguan,berriz, tenperatura jaisten da.
Urtaroaren arabera animali batzuk tokiz aldatzen dira, tenperatura aldatzen delako eta beste batzuk tokiz aldatzen dira, emigratzeko.

GIZAKIAREN ERAGINA:
Itsasoan, urtean zehar zabor pilo bat botatzen du gizakiak.
Oraingo gizakiek lehen baino askoz gutxiago errespetatzen dute itsasoa.
Lantegiko batzuek ere itsasoa asko kutsatzen dute.
Itsasoa ez kutsatzeko itsasoaren ondoan lantegiak ez eraikitzea komeni da, eta guk gizakiok zaborrik ez botatzea.
Guk gizakiok arrantza lantzen dugunez, baliteke arrain mota batzuk desagertzea. Horregaitik, arrantza kopuruak zaintzea komeni da.


____________________________________________________________________________
EKOSISTEMA: IBAIA

- Uretako ekosistema bat da. Ibaia ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik sortzen dena.
EKOSISTEMA:
Ibaietako ekosistematan bi unitate ekologiko nagusi daude: bat ibai beraren ibilguan sortzen dena eta bestea ibaiertzetako ingurunean sortzen dena.
Uretan izaki bizidun asko bizi dira. Algek eta ornogabeek “bentos” osatzen dute, horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak.
Ornogabe bentikoek kate-trofikoaren oinarria dira eta gaineko espezieen elikagai.
Algak, moluskoak, krustazeoak eta intsektuen larbak ibai baten osasunaren adierazgarriak dira.
Ondo zaindutako ibai baten ertzetan erriberako basoak aurkitzen dutugu. Ibarbaso horiek ibaiaren ibilgua ezkutatzeraino estali dezaketen basoak dira eta landaredi oso aberatsa dute.

LANDAREDIAREN ERAGINAK:

1.-Ibaia gehiegi berotzea eragozten du eta horrela, ura gehiegi berotzen ez denez, ez du oxigeno galtzeko arriskurik.
2.-Kutsadura eta zikinkeriak iragazten ditu.
3.-Ibaiertzak higaduraz babesten ditu ura garbia mantenduz.

-Eztul Belarra
-Azeri Buztana
-Zumea
-Sahatsa
-Makal Beltza
-Zurzuria
-Haltz Beltza

-Egur-Belarra
-Astapiperra
-Ur Beroa
FAUNA: INTSEKTUAK
-Lamia textor-a
-Ditiskoa

-Uretako Eskorpioa
-Ginirus natator-a
-Velia Curren-s
-Zapatariak
-Omophron limbatum-a
-Aramia moscata
-Chironomus-ak
-Burruntzia
-Perla Maxima
-Anax Inperator-a
-Ninfak
FAUNA: ARRAINAK
-Amuarraina
-Angirak
-Zarboa
-Leuciscuss
-Burtaina
-Katxoa
-Zuhaitz-Igela
-Arrabioa
-Bombina Variegata
-Uhandrea
-Ibai Karramarroa

BITXIKERIAK:
Ibaietako ekosistemetan ura mugitu egiten da etengabe. Hori dela eta, ekosistema horietan, bizi direnak ur lasterraren indarrera egokitu behar dute.
Landaredia aberatsa denean, fauna ere hala izaten da.




Aurtengo perretxiko erakusketa oso ona izan da.
Pagoetan,asko aurkitu ditugu, eta likena mikroskopio batean jarri genuen,eta oso polita izan zen.
Perretxiko espezie asko hartu genituen eta landareak erakusketan ere ez ziren gutxi. Lan handia egin genuen eta oso ondo pasa genuen.

                                 
__________________________________________________________________________

EKOSISTEMA: BASAMORTUAK

Basamortu hitza entzutean, hareazko dunez osaturiko toki zabal bat,oso lehorra eta bero-beroa etortzen zaigu gogora. Alabaina, kokaturik dauden lurraren aldearen arabera, basamortu beroak eta basamortu hotzak bereizten dira.

Kontinenteen azaleraren ehuneko hamazazpi gutxi gorabehera,heren bat, basamortuek osatua da. Azalera horretan hedadura berbera hartzen dute basamortu hotzek eta beroek.

Basamortu guztien ezaugarria euri-eskasia da. Urtean 250mm euri baino gutxiago jasotzen duten lur-eremuak dira. Erein gabeko landaredia urriko eremuak dira, baina ez hilak. Harezkoak dira gehien bat, baina lur harritsuak edo arrokatsua ere nahiko ohikoa da.

Haizeak etengabe jotzen du basamortutetan, batzuetan oso bortizki. Haizearen eraginez haitzen aurka jotzen duten hondar-ale txikiek higatzeko gaitasun handia dute. Gero bat batean, zaparrada itzelak egoten dira.

Ondorioz, higadura oso handia da, batik bat ura eta haizeak eragindakoa.

BASAMORTU BEROAK

Munduko basamortu bero handiak bi tropikoen artean daude kokatuta.
Beroa eta ur eskasia nagusi diren arren, badaude landareak eta animaliak, baita gizaki bakan batzuk ere.


ANIMALIAK
Eskorpioia
Eskinko
Gekoa
Gerbilla
Harea katua
Dromedarioa
Feneko azeria
Harea suge arrunta
Surikata
Orix arrunta
 Kamaleoia

LANDAREAK

Basamortuetako landareak lur gutxiko inguruneetan bizitzera moldatuta daude eta lehorte bortitzak onez eramateko egokiturik, badute horretarako modu bat baino gehiago. Zuhaixka zurtsuek sustrai luzeak dituzte, lurpetik aski hezetasun eskuratu ahal izateko.




Landareak:
Datilak
Palmondoak
Akaziak
Milazkak

          ELIKA KATEAK:       
 KAKTUSA 
EULIA
KAMALEOIA
FENEKO AZERIA


SAHARAKO BASAMORTUA

Sahara munduko basamorturik handiena da. Afrikako ia herena hartzen du!
Basamortu bero horretan, tenperaturak gorabehera handiak ditu. Udako zenbait egunetan, 50 gradukoa izan daiteke itzalean. Neguan, ordea, sarritan egiten du izotza gauez, Saharako iparraldean.


AUSTRALIAKO BASAMORTUA

Australiako lurraldearen hiru laurden lur lehorrak dira. Harea gorriko basamortuetan, belar ziztakariez osatutako zuhaizka txikiak eta zuhaitz arantzadunak hazten dira. Han bizi diren zenbait animalia ez daude beste kontinenteetan.


BITXIKERIAK

Duela sei mila urte,Saharako klima epela zen.Landarediaz

estalita zegoen.Ibai eta aintzira handi-handiak ere bazeuden.

Gaur egun,ordea,zeinbat lekutan hamar urtean behin baino ,ez du euria egiten.

Hareazko lurzorua duten basamortuetan haizeak hare- ale txikiak metatzen ditu eta dunak osatzen dira. Haizeak nondik jo, norabide horretan sortzen dira dunak.

Batzuetan, haizeak zenbait egun irauten duten harea-ekaitzak ere sortzen ditu.

TUNDRA

Basamortu hotzak elurrez estalita egon daitezke; prezipitazioak oso txikiak dira, eta egiten hori izoztu egiten da.

Eremu horiei tundra deritze, urte-sasoi labur batean bada ere gorako tenperaturak baldin badaude eta landeria zertxobait loratzen bada. Noizbehinka, elurrezko dunak sortzen dira.

Zorupea du, zuhaitz gabekoa. Lurra geihenetan goroldioz eta likenez betea dago.


ANIMALIAK-FAUNA

Siberiako hartza,korzoa,muxkoxa,huzki siberiarra,

elur oreina,orein muzketaduna, otso artikoa, erbi artikoa, belatza, hontza, azeri artikoa, leminga...


KOKAPENA:Siberia, Alaska, Canadako Iparra...


LANDAREAK- FLORA: Saxifgra, Pinofito eta Ihia.


ELIKA KATEA:Belarra

Azeri Artiko edo Otso Artikoa

Erbi Artikoa


Fruitu Lehorrak

Leminga

hontza


BITXIKERIAK:

Antartikako klima guztiz berezia da: oso hotza izateaz gain, oso lehorra da.

Ez du ia euririk egiten, munduko basamortu gehienetan baino gutxiago, batez besteko tenperatura zero azpitik 10 gradukoa da.

Udara:

Negua:  

   __________________________________


EKOSISTEMA: PADURA

Padura , ekosistema mistoen artean,kostaldeko eremu gazi eta zingiratsu bat da.

Lurzoru gazitsuzko azalera handiaz inguraturik daude padurak .
Egunean bi aldiz igo eta jaitsi egiten da marea.
Ibaien itsas-adarretan osatzen dira.
Marea jaisten denean, gatz-hondarrak uzten ditu atzean. Udaberriko mareek padura osoa itsas-urez inbaditzen du.
Lurzoru hauek blaitzen dituen uraren gazitasunak habitat oso berezia sortzen du.
Horrelako habitak euskal kostaldetik desagertuz joan dira
azken urte hauetan eta ,Iñurritza bakanetako bat da.
Hareatzetan eta hondarretan bizi diren landareen artean dunak dira bereziki nabarmentzekoak, batez ere golf zelaian inguruan babesten direnak.
Duna mugikor, zuri eta grisen artean hamabi hektareako lur azala betetzen dute Iñurritzako bokalearen inguruan.
Iñurritza biotopoa babestuta Zarauzko ekialdean dagoen eremua da.Zarauzko hondartzaren zonalde bat,Iñurritza ibaiak eta Talaimendi mendiak osatzen dutena.1997-ko otsailaren 25 etik, biotopo babestuaren izendapena du.


PADURAKO LANDAREDIA

Padura landare belarkaraz eta zuhaitzez beteta dago.
Paduretako landare komunitateak oso bereziak dira.
Egunean bi marearen, bisita onartu eta lokatzetan gelditutako kresalari, aurre egiteko gai diren landareak bakarrik bizi dira. Ur gezatara egokitu behar dira.
Iñurritzako biotopoan Zarautz golf-kluba da, hondarretako landaretza bere kabuz haztea galarazten duena.
Hezegunetan hazi den landarediak aldiz, beste hegazti mota batzuen mesedetan jokatu du:lezka txori, anatida, ardeido, turdido, txori intsektujale eta abarren mesedetan, alegia.

Landare espezie hauetako asko arraroak dira, eta batzuk Gipuzkoako azken agerpenak : Armeria maritima, Suaeda maritima eta beste bat ia bakarra Euskal Herrian: limonium humile.

Ezpezie sarrienetakoen artean,aipatuko genituzke Aster Tripolium ,Halimione Portulacoides,Salikornia, Ramosissima,Spartina,Agropyrons Repens, Itsas Plantaina, Kainameta...

ELIKA-KATEA

Plaktona
Arrain hiruarantza

Istigar arrunta


Arranoa





BITXIKERIAK

Frantziako Atlantikoko kostaldeko artzainek, euren ardiak toki hauetara bazkatzera eramaten dituzte itsasbeheran (landaretza halofiloa), honela, ardien okelak gatz kopuru handia jasotzen duelarik, oso preziatua dena (mouton de pré salé).

PADURAKO FAUNA
·Kaioa (hegaztia)
·Paita arrunta (hegaztia)
·Itsas mika (hegaztia·
·Orratz muturrandia (arraia)·
Itsas zizare areatarra (zizarea)
Duna-eremua hegazti migratzaile askok erabiltzen dute atseden hartzeko.
Limoetako hegaztiek,esaterako, hondartzak eta hareatzak erabiltzen dituzte.Mollarriko muturrean,berriz,ubarroiak eta kaioak pausatzen dira eta lezkadiak dituzten padurak,aldiz, zingiretako txorientzat dira habitat egokiak.
Arrainak, matxinsaltoak, igelak eta suge txiki batzuk ere badira.

_________________________________________________________ 
EKOSISTEMA: BASO EPELA

ZER DA BASOA?
Basoa zuhaitzen dentsitate handiko lur saila da.
Sailkapen orokor baten arabera, banatu ditzakegu
bi multzo handitan, zuhaitz nagusiak kontuan
hartuta:hosto erorkorren eta hosto iraunkorren
basoak

KOKAERA:
Europan, mediterraneoan izan ezik.
Estatu Batuetako ipar ekialdean.

LANDAREAK:
Basoko landarerik handienak zuhaitzak dira.
Zuhaixkak eta belarrak ere badira.
Landareek hiru atal dituzte:sustraiak,zurtoina eta
hostoak.
Zurtoina eta hostoak agerian daude;
sustraiak berriz, ez dira ikusten, lur azpian daudelako. Landareak beharrezkoak dira animalientzat, gizakiontzat eta ingurumenerako.
Landare hauek aurki daitezke gure basoetan:
makala,zumarra,haritza,pagoa...
Basoetan ere fruituak aurkitu ditzakegu:
pikuak,mahatsak,masustak eta askoz gehiago ere.

ELIKADURA BASOAN

Landareek beren elikadura sortzen dute,argiari esker.
Elikaduraren arabera animaliak sailka ditzakegu:
belarjaleak,haraijaleak eta orojaleak.
-Animalia belarjaleak landareak jaten dituzte:
katagorriak,oreinak,antzarrak...
  • Animalia haragijaleak:belarjaleak jaten dituzte:
    otsoa,arranoa,muskerra...
  • -Animalia orojaleak: animalia zein landareak jaten dituzte:azeria...
  • Deskonposatzaileak:izaki bizidun hondakinez elikatzen dira. Adibidez:onddoak eta bakteriak.
ELIKA KATEA :  Intsektu batek belarra jaten du. Sungandila batek intsketu hori. Sugeak, sugandila hori. Azeriak, suge hori, eta basakatuak, azeri hori.


intsektua -- sugandila --sugea -- azeria -- basakatua


BASOAREN GALERA:
Baso-soiltzea basoen desagertzea da.
Honako hauek sortzen dute baso-soiltzea :zuhaitz-mozketak, baso -suteek,eta baita zuhaitzen heriotzek ere.
Lurzoruaren zein airearen kutsaduraren ondorioz gertatzen dira azken horiek.
Baso-soiltzearen kutsaduraren ondorioz ,berriz, basamortutzea gertatzen da.
Deforestazioa ematen ari da eta baso askotan baita degradazioa ere.
Hau da,kalitate maila murriztu egin da.


2 comentarios: