ELKARRIZKETA ERTZAINA BATI
AURKEZPENA:Ertzain bat aukeratu dugu gure gelakide baten aita delako eta oso lanbide
interesgarria duelako.
-Prest al zaude zure lanari buruz galdera batzuk erantzuteko?
-Galderak
zailak ez daitezela izan eta erantzun,ahal dudan ondoen egitea espero
dut.
-Lapurkerian
diferentzia asko al Donostia, Hernani eta Zarautzen artean?
-
Donostia jende asko bizi den hiri handia izaterakoan,
lapurreta-kantitatea oro har handiagoa da.
Baina
azken urteko ehunekoetan jaitsi da %6 eta Hernanin, berriz, %10 igo
da.
-Zenbat
urte daramazu lan honetan?
-Urrian
,20 urte izan dira jada ertzaina bezala lan eginez nabilela.
-Zein
lana zenuen gaztetan?
-Hasieran
patruilatzailea nintzen, eta itzuliak autoarekin emanez, kaleetatik
ibiltzen nintzen bijilatzen.
-Eta
orain?
-Azken
12 urteetan irrati operatzaile zereginak bete ditut. Patrullei,
zerbait gertatzen denean, abisatzen diena naiz ni. Adibidez, istripua
edo borroka lekura joan daitezela, edo anbulantzia bat gaizki
aurkitzen den pertsonarentzat eskatzea.
-Hiltzeko
arriskuan egon al zara noizbait?
-Gaurko
eguna arte, zori asko izan dut. Ez naiz pasa hainbeste arrisku
larriko egoeratatik.
-Pelikuletako
persekuzioren bat egin baduzu, nola izan zen?
-Oso
arriskutsua da eta beldurra pasatzen da.Oso azkar joan behar da
autoaz eta oso arriskutsua da beste gidarientzat ere. Haiek ikara
daitezke eta bat-batean geldiaraztea istripua eragin dezake. Oso
azkar joateagatik guk ere istripu bat izan dezakegu eta zaurituta
gerta gaitezke.
Egin
ohi duguna irratiagatik beste patrulla batzuei abisatzea izan da.
Horrela bidea ixten diegu.
-Gaizki
sentitzen al zara jendea atxilotzerakoan?
-Egin
dutenaren menpean dago hori. Ardoa edo garagardoa edan duen pertsona
atxilotzea eta hau gainera gidatuz bazihoan, atxilotzea...
Edo
lapur batek edo pertsona batek beste bat jo duenean...
Kasu
bakoitza desberdina da. Lanaren zati bat da.
-Lana,
txarra ala ona da? Zergatik?
-Niretzat
lan ona da. Ikusten duzun pertsona bat estutasunetan eta lagun
diezaiokezula, horrek ondo sentiarazten dizu. Eta lapurrak
harrapatzen dituzunean pozten zara.
Entrenamenduetan
zer egiten duzu?
-Nire
entrenamendua sasoian egoteko korrika egitea da. Beste lagun batzuek
borroka arteak praktikatzen dituzte eta sasoian egoteko beste kirol
batzuk.
Eta
non?
-Zarautzen,
Orion eta Getariaren inguruan.
-
Berria zinenean azkar ohitu zinen?
-Bai
oso azkar. Hasieran pentsatzen duzu kostatuko zaizula.
-Lanean
sartzea zaila izan al zen? Zergatik?
-Azterketetarako
jende asko aurkeztu zen. Asko ikasi behar zen
eta
froga fisikoak ere bazeuden. 10000 pertsona aurkeztu ginen eta 400
soilik behar ziren.
-Bidaiatu
izan behar al duzu lanarengatik?
-Ez.
-Zure
senideak arriskuan egon al dira?Zein kasutan ?
-Ez
dira arriskuan inoiz egon.
-Nolakoa
da egun normal bat?
-Txandaren
hasieran bilera bat dugu. Gure txanda hasi baino lehen gertatu dena
jakiteko (istripu, lapurreta, atxiloketak eta beste gauza batzuk).
Gero
patrulla bakoitzak bere zona du (Orio, Zarautz, Getaria, Aia...).
Bilera amaitzerakoan autoan igotzen gara eta egokitzen zaigun herrira
joaten gara. Txandan zehar ,errepideak zaintzean, erreparatzen diogu
hainbat gauzari, adibidez: gidariek mozkorrik ez dezatela gida eta
autoko dokumentuak eraman ditzatela erregelan, segurtasun-uhala
erabil dezatela...
Txandan
zehar tarte bat gelditzen zaigu ogitartekoa jateko eta kafe bat
hartzeko, baina deitzen badigute joan behar dugu.
-Aldatuko
zenuke lanbidea?
-Ez
,oso pozik nago lanarekin.
-Orain
erantzungo al diezu galdera labur batzuei?
-Galdera
gehiago daude???
-Lan
bat?
-Ertzaina
-Kolore
bat?
-Urdina
-Leku
bat?
-Pagoeta
-Izen
bat?
-Nirea
-Janari
bat?
-Arrautzak
eta patata frijituak
-Opari
bat?
-Kamiseta
bat
-Kirol
bat?
-Korrika
egitea
-Marka
bat?
-Asisc
-Arma
bat?
-Armak
ez zaizkit gustatzen
-Eskerrik
asko zure denbora gurekin pasatzeagatik-