jueves, 25 de febrero de 2016

INAUTERIAK: 3.zikloa

Dakizuenez, 3. ziklokoak "latinoz" mozorrotu ginen.
"La Gozadera" erritmoan sartu ginen frontoian eta bertan "lulu rumba"(rumba latina) dantzatu genuen. Sekulako emanaldia izan zen.
 Oso ondo pasa genuen eta espero dugu zuentzat ere, guretzat bezain atsegina eta alaia  iruditu izana!


INAUTERIAK 2. zikloa

LH 3. eta 4. mailakoak Mexikora joan ziren eta hango dantza zoragarriak eskeini zituzten.


INAUTERIAK 1. ZIIKLOAN

Aurten 1.ziklokoek "hip hop" dantza egin dute eta oso polita izan zen.

Iñauteriak HH2 eta HH3

HH2 eta HH3-koek, Samba dantzatu zuten. Bere mozorroa oso alaia eta koloretsua zen.
Dantzaldi polita egin zuten eta denok txalo handi bat eman genien.

 

INAUTERIAK HH-n

Inauteri hauetan 2016eko otsailaren 5ean HH4 eta HH5ekoak Polka bat dantzatu zuten. Europako dantza mota bat.
Emanaldia goizeko 9:45 izan zen HHko patioan, jende asko gerturatu zen ikustera. Zortea izan zuten ez zuela euririk egin.
Oso ondo dantzatu zuten: Bata besteari eskua emanez, abestia kantatzen... "Orpo punta" abestia.

viernes, 22 de enero de 2016

MERKURIO


MERKURIO
  • Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta Eguzki-sistemako bigarren txikiena .
    Erromatar mitologiako Merkurio jainkoagandik izan zuen bere izena, eta jainkoaren buruaren eta xapela hegaldunaren irudikagarri da Merkurio planetaren ikur astronomikoa: (Unicode).
  • Bi izen izan zituen Merkurio planetak antzina, gizakumeak Eguzkiaren alde batean eta bestean ageri ziren planetak bat zirela ohartu ziren arte: Hermes zeritzan arratsaldean eta Apolo, aldiz, goizean. Ustezko planeta biok bat zirela, Pitagorasek ohartarazi omen zuen.

  • ATMOSFERA
    Merkuriok atmosfera oso xumea du, tenperatura altuengatik eta planetarengrabitazio-indar txikiarengatik planetaren grabitazio-indar txikiarengatik
  • TEMPERATURA
    Merkurio oso planeta beroa da. Azalean batezbesteko tenperatura 4520 K-koa da (179 °C), baina egunetik gauera tenperatura 900 K (-183 °C) eta 706 K (427 °C) bitartean mugitzen da. 
     
  • EGUZKIAREKIKO DISTANTZIA
    Eguzkira distantzia 47 eta 80 milioi km artekoa da..
  • OSAGAIAK
  • 42%Oxigeno Molekular
  • 29%Sodio
  • 22%Hidrogeno
  • 6%Helio
  • 0,5%Potasio
  • HISTORIA GEOLOGIKOA
    Orain dela 4.000 milioi urte Merkurio sortu zenean hainbat kometa eta talka jasan zuen, ahalik eta orain dela 3.800 milioi urte hau eten zen. Garai horretan talka ugari jasan zituen eta horietako batzuek Caloriseko Arroa sortu dute,magmak gero bete zuena, eskualde leunak sortuz.
  • Planeta behin hoztua eta txikiagotua gainazalean arrakalak sortu ziren, krater eta lautaden gainean ikusten direnak.
  • Mantua nahikoa uzkurtu zenean bulkanismo garaia bukatu zen eta jada ez zen laba gehiago atera gainazalera. Baliteke orain dela 700 edo 800 milioi urtetik ez izatea jarduera bolkanikorik.
  • ERROTAZIOA ETA TRANSLAZIOA
    Errotazio-periodoa translazioa-periodoarekin sinkronizatua dago; Merkuriok bi orbita burutzen dituenean, hiru errotazio egiten ditu.
  • Errotazio periodoa egiteko 58 egun behar ditu.
  • Translazio periodoa egiteko 88 egun behar ditu.
  • Zenbait puntutan, ikusle batek Eguzkia zeruan igotzen ikusiko luke, gero alderantziz mugituko litzateke sartu arte eta gero berriz igoko litzateke, dena egun berean.


EGILEAK:    EIDER GURRUTZAGA    ETA   YUN OLAZABAL

jueves, 14 de enero de 2016

URANO

URANO

-Urano eguzki-sistemako zazpigarren planeta da, William Herchelek 1781eko martxoaren 13an aurkitua.

-Urano planetan ez dago bizitzarik.

Harriz eginda dago eta batzuetan ustez, izotzez.

-Ura, metanoa, eta amoniako izotzez osaturik dago.

Uranok 9 eraztun eta 27 satelite ditu guztira.

-Uranoren atmosfera hidrogenoz, helioz eta metanoz osatuta dago. Ekaitzak ere badaude, espazio zundek egindako argazkietan gorri edo arroxa kolorekoak agertzen direnak.

-Diametroa 51.000km ingurukoa du, lurrarena baino lau aldiz handiagoa.

-Bataz besteko dentsitatea 1,19 gramo zentimetro³ da, eta masa Lurrarena baino 14,5 aldiz handiagoa.

-Eguzkiari bira bat emateko 84 urte eta 07 egun behar ditu, eta bere ardatzari bira emateko 19h eta 9 min.

-Grabitatea 8,69m/s².

-Eguzkiarekiko distantzia 19, 19126393 UA-koa da.


EGILEAK: Iker Sarria eta Jon Marquez.

SATURNO


Saturno Eguzki-sistemako seigarren planeta da. Saturnon ez dago bizitzarik.
Izotzez eta hautsez osatutako planeta da.
Bere adina 4,4 biloi-ekoa da.Galileo Galilei izan zen lehena Saturno ikustea lortu zuena teleskopio batekin 1610. urtean.

Saturnok 29 urte,167 egun eta 6,7 ordutan egiten dio bira oso bat eguzkiari 35,49km/s-ko abiaduran.

Eguzkitikako distantzia:1.493 milioi km

Diametroa: 120.700 km

Dentsitatea: 0,70 g/cm3

Grabitatea:8,96m/s.

Masa:5,688·10 kg

Bere ardatzari buelta ematen 10h 39min eta 25seg irauten ditu.

Eguzki-sistemako planeta dirdiratsuena da, eta eraztunik ikusgarrienak dituena da.
Eraztunak partikula askoz eginda daude;ur izotzez osatuak direla uste da.
Saturnoko atmosferan ageri diren haizeak eguzki- sistemako planetetan dauden bortitzenak dira.


Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno planetei gasezko erraldoi deitzen zaie. Eguzki-sistemako beste planetekin alderatuta izugarri handiak direlako eta ez dutelako azal gotorrik. Kanpotik erdigunera dena gas dira.


Saturnok 62 satelite natural ditu.
Titan da handiena eta 5150 km-ko diametroa du; eguzki sistemako bigarren sateliterik handiena da.
Handienak Titan, Mimas, Enzeladus, Tethys, Dione eta Rhea dira.


Saturnoren sinboloa hau da:

MARTITZ

MARTITZ

Martitz Eguzkiltik hasita laugarren planeta da.
Erromatar mitologiako Martitz gerra-jainkoaren izena jarri zitzaion, gaueko zeruan ageri duen gorritasuna duelako. Horregatik, Planeta Gorria ere deitzen zaio.
Martitz planetak ez du eraztunik, baina bi satelite natural ditu: Phobos (greziarrez beldurra) eta Deimos(izua)
Phobos satelitea Deimos baina gertuago dago planetatik. Gutxinaka-gutxinaka, Phobosen orbita-erradioa murrizten doa, eta 50-100 milioi urtera planetarekin talka egingo du.
Martitz eguzkitik 227.936.637km-ra dago, eta Lurretik 399 milioi km-ra.
Martitzen, uste dugunez, ez dago bizitzarik.
MATERIALA: EZAUGARRI FISIKOAK:
- Karbono dioxidoa:95,32% - Diametroa:6,794,4km
- Nitrogenoa:2,7% - Azalera:144,8km x 1.000.000
- Argona:1,6% - Masa:64191x10²³kg
- Oxigenoa:0,13% - Dentsitatea:3,94/cm³
- Karbono monoxidoa:0,07%
- Ur lurruna:0,03%


AZALERAKO TENPERATURA:

Minimoa: 133ºC
Maximoa: 293ºC
Batez bestekoa: 210ºC

Martitzek eguzkiari buelta ematen 686 egun behar ditu, eta bere baitan buelta bat ematen 24 ordu eta 35 minutu.







MARTEREN AURKIKUNTZA:


1659 urtean, Christian Huygens-ek gauza bereziren bat somatu zuen Marteko lurrazalean.
1877 urtean, Giovanni Schiaparelli astronomoak, egitura hori interpretatu zuen: marra batzuk ikusi zituen beraien artean gurutzatzen zirenak eta pentsatu zuen izaki jakintsuek eginiko egitura zela; holan, Martitzen bizitza egon zitekeelako ustea zabaldu zen.
1971 urtean, Mariner 9-k Marte bisitatu zuen eta argazkiak atera zituen. Olympo mendia aurkitu zuen, mendirik altuena Lurretik kanpo, baina ez zuen bizitza-aztarnarik antzeman.
1997 urtean Marteren mapa bat egin zen.


BITXIKERIAK:
-Garai batean pertsona batzuk uste zuten Martitzera joango zirenean martetar adimentsuak aurkituko zituztela, lehen bizi baitziren.
-Martitzen, ez dago bizia baina Eguzki-sistemako lekurik onena da plataforma bat jartzeko.
-Urtaroen arabera planetaren kolorea aldatu egiten dela uste da.
-Deimos satelitearen bira bat Phobosen 5 dira.



EGILEAK:

Aidé Elustondo,Elene Etxeberria,Unai Barbany eta Aimar Zumeta

JUPITER


Jupiter eguzki-sistemako boskarren planeta da, sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat.
Sistemako planetarik handiena da, askogatik; Lurrak baino 318 aldiz masa handiagoa du, eta diametroan 11 aldiz handiagoa da.
Gasezko planeta da, batez ere hidrogenoz eta helioz osatua.
Oso atmosfera bizia dauka, 140 m/s-ko (500 km/h) abiaduran dabiltzan haizeekin eta oso bereizgarria den ekaitz batekin, Orban Gorri Handia deiturikoa, Lurra baino handiagoa dena.
Bere izena Jupiter erromatar jainkoagatik datorkio.

Jupiter antzinatik ezagutzen da, zeruko objekturik distiratsuenetarikoa baita.
Urtean zehar planetarik argitsuena da, Arrtizarra eta Marte izan ezik, hauek argiagoak baitira fase egokian badaude.
1610 ean Galileok lau satelite aurkitu zituen Jupiterren teleskopioa erabiliz: IO, Europa, Ganimade eta Kalisto
Beste planeta guztiak batuta baino 2,5 aldiz masa handiagoa du Jupiterrek.
Bere tamaina handiak eragina izan du eguzki-sistemaren bilakaeran: planeta gehienen orbitak Jupiterren orbitaren planotik gertu daude eta kometa asko periodo laburrekoak dira (adibidez Halley kometa) bere grabitazio indar handiagatik.
Errotazio-periodo laburrena du, bira bat 10 ordu baino gutxiagoan osatuz. Errotazio-abiadura handi honen eraginez nabarmenki obalatuta dago.


Baditu eraztunak eta nagusiak 6.500 km-ko azalera du. Planetaren erditik 120.000km -tara orbitatzen du.
Jupiterrek 63 satelite ditu eta horietako batzuk naturalak dira.
Batez ere hidrogenoz eta heliooz ostuta daude.





Orban Gorri Handia:

Jupiterren ekaitzik handiena Orban Gorri Handia bezala ezagutzen dena da.
15.000 x 25-40.000 km-ko dimentsioak ditu, bi edo hiru Lur sartuko lirateke barruan beraz. Erreferentzi bezala, bere ondoan ikusten den borobil zuria Lurraren tamainakoa da gutxi gora-behera.
Orban Gorriko hodeiak ingurukoak baino 8 km altuagoak dira eta ekaitzaren inguruan bira bat 6 egunetan burutzen dute.
Cassink begiztatu zuen lehenengo aldiz duela 300 urte baino gehiago, eta ordutik etengabe aritu da. Hala ere, XIX. mendean bere luzera gaurkoaren bikoitza zen.

Eraztunak:

1979 artean Voyager 1espazio-ontziak Jupiterren eraztun mehe batzuk aurkitu zituen. Eraztun nagusiak 6500 km-ko zabalera du, planetaren erditik 120.000 km-ra orbitatzen du eta bere lodiera kilometro gutxi batzuetakoa besterik ez da.
Voyager 1 eta 2 eta Galileo espazio-ontziek bakarrik ikusi izan dituzte, oso meheak baitira lurretik ikusi ahal izateko.
Hautsezko partikulez osatuak daude, satelite hurbilenetatik jaurtitakoak meteoritoen talkagatik






Sateliteak:
1610. urtean Galileok lurrez kanpoko lehenengo satelite naturalak aurkitu zituen Jupiterren. Planeta honen lau satelite handienak ziren: Io, Europa, Ganimende eta Kaliosto.
Izenak greziar mitologiagatik datozkie, nahiz eta hasiera batean Galileok zenbaki erromatarrekin izendatu zituen.
Jupiterrekiko distantziaren arabera. Ilargia baino handiagoak dira (Europa ezik, gutxigatik), Ganimede izanik eguzki-sistemako sateliterik handiena.
Ordutik, Lurretik egindako behaketek eta espazio-ontziek beste hainbat satelite aurkitu dituzte Jupiterren. Gaur egun 63 ezagutzen dira.
Hainbat taldetan sailkatzen dira:
  • Amaltea taldea da, Galileo taldearen ostean, garrantzitsuena. Bertan Metis,Adrastea, Amaltea eta Thebe sateliteak daude. Jupiterretik Galileo taldea baino gertuago daude.