jueves, 26 de noviembre de 2015

ELI FERNANDEZ


ELI FERNÁNDEZ

Eliri elkarrizketatzea bururatu zaigu emagina
delako eta berari buruz gehiago jakin nahi dugulako.

1- Zergaitik erabaki zenuen emagina izatea?
¿Por qué decidiste ser matrona?
-Porque me parecía que ayudar a los bebés a nacer era el trabajo más bonito del mundo ,pero fui descubriendo más cosas que hicieron que me enamorase de esta profesión.

2-Zein izan zen zure lehen impresioa ume bat jaiotzean?
¿Cuál fue tu primera impresión al nacer un bebé?
-Me pareció un momento mágico, me temblaba el cuerpo de la emoción cuando la ama cogió y abrazó por primera vez a su bebé.

3-Kontatuko al diguzu anekdotaren bat?
¿Nos contarías una anécdota?
-Cuando estaba trabajando en Las Palmas, atendí el mismo día a una ama que iba a tener su tercer hijo y a su hija que iba a tener el primero. Asi que la 1ª, fue ama y abuela y la 2ª fue ama y hermana ¿A que parece una adivinanza? ¿Qué te parece nacer el mismo día que tu tío?

4-Gogorra da emagina izatea?
¿Es duro ser matrona(comadrona) ?
-A mi me resulta más gratificante que duro. Por suerte hay más momentos felices y eso compensa todo.

5-Zenbat emagina daude erditzerakoan?
¿Cuántas matronas(comadronas) hay en un parto?
-En el hospital una y cuando los partos son en casa se intenta que sean dos.




6-Zenbat urterekin hasi zinen emagina izaten?
¿Con cuántos años empezaste a ser matrona?
-Con 30 años, aunque terminé la diplomatura de enfermería con 21 y enseguida empecé a trabajar con niños/as y mujeres.

7-Zer esan zizuten zure familiakoek emagina izan nahi zenuela
jakitean?
¿Qué te dijo tu familia al saber que qerías ser matrona?
-Les pareció muy bien y pensaban como yo ,que era un trabajo muy bonito.

8-Erditze bat gaizki ateratzen denean nola sentitzen zara?
¿Cuando un parto sale mal como te sientes?
-Pues, cuando las cosas no van bien me siento mal y triste porque me gusta que las parejas y sus bebés tengan experiencias bonitas y saludables.

9.-Zerk laguntzen dizu momentu horretan aurrera jarraitzeko?
¿ qué es lo que te empuja a seguir después de un momento duro?
-Las miradas que surgen entre los bebés y sus amas, la ternura, la alegría y satisfacción que te transmiten las parejas. Poder vivir todo eso es un premio que compensa los momentos malos.

10-Emagina izateko ze ikasketak egin behar dira?
¿ Qué carrera hay que estudiar para ser matrona?
-Ahora hay que estudiar el grado de enfermería que son cuatro años y después dos más de especialidad.

11-Zein beste lan nahiko zenuke egin?
¿En que otro trabajo te gustaría trabajar?
-Me gusta mucho lo que hago ahora, pero si tuviera que elegir otro, creo que sería “marisorgina”o curandera y os enseñaría a hacer pociones mágicas.




MINITESTA

-Kolore bat?/¿Un color?
-Naranja
-Janari bat?/¿Una comida?
-Sopa de pescado
-Animali bat?/¿Un animal?
-Gato
-Herri bat?/¿Un pueblo?
-Kathmandu
-Zapore bat?/¿Un sabor?
-Sal
-Izen bat?/¿Un nombre?
-Lur
-Zenbaki bat?/¿Un numero?
-2
-Mendia ala itsasoa?/¿Monte o mar?
-Mar

Hemen bukatu da gure elkarrizketa. Eskerrikasko Eli, zure denbora guri eskaintzeagatik.












ITSASO SILVETI

ITSASO SILVETI
Itsaso Silveti aukeratu dugu, bere lanbidea interesgarria iruditu zaigulako. Orain galdera batzuk erantzungo dizkigu.

1.-Zenbat urterekin hasi zinen lanean?
1998an, 23 urterekin.

2.-Eduki al duzu inoiz bezero burugogorrik?
Bai, batzuk %10 gutxi gorabehera.

3.-Noiz sortu zuten hotela?
Hotel bezala 2006an, baina lehenago, 1998an gelak alokatzen zituzten.

4.-Ezindurik eduki al duzue hotelean?
Bai, oso gutxi.

5.-Kontatuko al diguzu anekdotaren bat?
Gauza asko gertatzen dira egunero, pertsona asko pasatzen dira eta. Orokorrean gauza politak. Bikote asko etortzen dira urtebetetzeak eta horrelakoak ospatzera eta loreak eta bonboiak jartzeko eskatzen digute bikoteari sorpresa emateko edo beraiekin ezkon daitezen eskatu behar dielako. Oso polita izaten da.
Gauza parregarriak eta bitxiak ere gertatzen dira.
Behin atzerritar bat ikusi genuen gelatik irtetzen zela bere terrazara eta pertsianatik txintxilikatzen. Bere herrialdean ez omen dauzkate horrelakorik eta ez zeken nola jaisten ziren. Beraz, sokatik tiratu beharrean, kanpora irten eta txintxilikatu egin zen!



6.-Zerk erakarri zintuen hotelean lan egitera?
Familian hasi zirelako eta erabaki nuen familiaren negozioarekin jarraitzea.

7.-Nolatan otu zitzaizuen hotelari “Itsas Gain” izena jartzea?
Hotela hondartzaren gainean dago. Beraz, itsasoaren gainean geundela sentitzen ginen.

8.-Eta hotela sortzea?
Etxea oso handia zenez erabaki zuten zati bat alokatzea eta azkenean... etxe guztia.

9.-Gustatuko al litzaizuke lanbidez aldatzea? Eta horrela bada, zein lanetara?
Batzuetan aldatuko nuke. Nahiz eta jende desberdina ezagutzea oso polita eta aberatsa izan, beste lanbide batzuk ere badaude.

10.-Hoteleko zein lan gustatzen zaizu gehien?
Garbitzea eta txukuntzea eta jendearekin harreman pixkat edukitzea.

11.-Gomendatuko al zenioke zure inguruko norbaiti lan hau?
Bai.

12.-Zein izan da zure momenturik hoberena? Eta txarrena?
Asko daude. Gehienak jende jatorra ezagutzean. Okerrenak, kontrakoak,bezeroak jatorrak ez direnean.

13.- Bezeroekin mantentzen al duzue harremanik?
Batzuekin bai, urtero etortzen baitira. Besteekin, postaz mantentzen dugu harremana. Askok euren etxeetara gonbidatzen gaituzte beren herrialdeetara joaten bagara.


14.- Errepikatzen al dute?
Bai, askok, Batzuk urtero eta beste batzuk urtean behin baino gehiagotan.

15.- Orokorrean txukunak al dira edo egoeraz aprobetxatzen dira dena hankaz gora uzteko?
Denetarik dago, orokorrean txukunak dira, baina badaude batzuk oso narratsak direnak!

GALDERA MOTZAK

Animalia bat? Zaldia
Kolore bat? Berdea
Zenbaki bat? 2a
Uda ala negua? Uda
Herri bat? Lizarra
Zarauzko kale bat? Siberia kalea
Janari bat? Gazta
Mila esker gure galderak erantzuteagatik. Espero dugu denbora galtzea ez izana. Gu oso gustura egon gara zurekin.
EGILEAK: Aimar, Aide, Elene eta Unai

BASO EPELA

BASO EPELA

ZER DA BASOA?
Basoa zuhaitzen dentsitate handiko lur saila da.
Sailkapen orokor baten arabera, banatu ditzakegu
bi multzo handitan, zuhaitz nagusiak kontuan
hartuta:hosto erorkorren eta hosto iraunkorren
basoak

KOKAERA:
Europan, mediterraneoan izan ezik.
Estatu Batuetako ipar ekialdean.


LANDAREAK:
Basoko landarerik handienak zuhaitzak dira.
Zuhaixkak eta belarrak ere badira.
Landareek hiru atal dituzte:sustraiak,zurtoina eta
hostoak.
Zurtoina eta hostoak agerian daude;
sustraiak berriz, ez dira ikusten, lur azpian daudelako. Landareak beharrezkoak dira animalientzat, gizakiontzat eta ingurumenerako.
Landare hauek aurki daitezke gure basoetan:
makala,zumarra,haritza,pagoa...
Basoetan ere fruituak aurkitu ditzakegu:
pikuak,mahatsak,masustak eta askoz gehiago ere.

ELIKADURA BASOAN

Landareek beren elikadura sortzen dute,argiari esker.
Elikaduraren arabera animaliak sailka ditzakegu:
belarjaleak,haraijaleak eta orojaleak.
-Animalia belarjaleak landareak jaten dituzte:
katagorriak,oreinak,antzarrak...
  • Animalia haragijaleak:belarjaleak jaten dituzte:
    otsoa,arranoa,muskerra...
  • -Animalia orojaleak: animalia zein landareak jaten dituzte:azeria...
  • Deskonposatzaileak:izaki bizidun hondakinez elikatzen dira. Adibidez:onddoak eta bakteriak.
ELIKA KATEA :  Intsektu batek belarra jaten du. Sungandila batek intsketu hori. Sugeak, sugandila hori. Azeriak, suge hori, eta basakatuak, azeri hori.


intsektua
sugandila





sugea


azeria





basakatua


BASOAREN GALERA:
Baso-soiltzea basoen desagertzea da.
Honako hauek sortzen dute baso-soiltzea :zuhaitz-mozketak, baso -suteek,eta baita zuhaitzen heriotzek ere.
Lurzoruaren zein airearen kutsaduraren ondorioz gertatzen dira azken horiek.
Baso-soiltzearen kutsaduraren ondorioz ,berriz, basamortutzea gertatzen da.
Deforestazioa ematen ari da eta baso askotan baita degradazioa ere.
Hau da,kalitate maila murriztu egin da.

ELKARRIZKETA IRATXEREKIN

IRATXE ALKORTA

Iratxe Alkorta aukeratu dut nire izeba delako,sukaldaria delako Lasturko tabernan eta gainera oso janari ona egiten duelako.

1- ZERK BULTZATU ZINTUEN SUKALDARI IZATERA?
-Beti izan dut gustoko

2-ZENBAT URTEREKIN HASI ZINEN SUKALDATZEN?
- 28 urterekin hasi nintzen sukaldatzen

3-NON HASI ZINEN LANEAN?
-Lasturko tabernan hasi nintzen lanean

4-ZE ORDUTAN JAIKITZEN ZARA SUKALDATZERA JOATEKO?
-Goizeko 05:15ean jaikitzen naiz

5-NOREKIN EGITEN DUZU LANA?
-Beste sukaldari batekin

6- TXIKITATIK SUKALDARIA NAHI AL ZENUEN IZAN?
-Bai

7-DIRU ASKO LORTZEN AL DUZU LAN HONETAN?
-Bai

8-LAN ASKO AL DUZU ETA NON?
-Bai. Lasturrreko tabernan eta Itziarreko hostalean

9-ZEINTZUK DIRA MOMENTURIK GOGORRENAK?
-Lan asko dudanean eta goizeko 05:15ean jaiki behar dudanean

10-ERREZA EGITEN AL ZAIZU ZURE LANA?
-Bai

KORRIKA BATEAN:

-Kolore bat: Urdina

-Animali bat: Txoria

-janari bat: Batidoa

-kirol bat: Pelota

-Futbal talde bat: Erreala

-Liburu bat: Errezeta

-Leku bat: Lastur

-zenbaki bat: Bat

ESKERRIK ASKO ZURE DENBORA ESKAINTZEAGATIK!!!

AITOR FRANTZESENA

AITOR FRANTZESENA

Aitor Frantzesena aukeratu dugu gure gelakide baten lehengusua delako eta oso elkarrizketa ona egiteko pertsona bat iruditu zaigulako.

    -Zenbat urte dituzu?
  • 45 urte ditut.
    -Nola eta noiz gelditu zinen itsu?
  • Ezkerreko begitik ez nuen ondo ikusten eta hamalau urterekin eskubiko begia galdu nuen.
  • Nola lortu zenuen surfa egitea itsua izanda?
  • Betaurreko batzuekin.

    -Egunero joaten zara entrenatzera?
  • Ez, bakarrik ahal dudanean.

-Zenbat surf txapelketa irabazi dituzu?
- 4 surf txapelketa irabazi ditut.
    -Nola jakiten duzu olatuak noiz etortzen diren?
  • Lagunek esanda.

-Zenbat urterekin hasi zinen surfa egiten?
- 13, 14 urterekin hasi nintzen.

-Zer moduz konpontzen zara Axi Muniainekin?
- Ondo.

-Zein markak patrozinatzen zaituzte?
- Quiksilver, Pukas eta Carver.

-Zerk eman dizu indarra itsua gelditu ondoren surfean jarraitzeko?
- Nire bizitza surfa dela eta nire lagunen animoek.

-Zure bizitzan eduki al duzu beste lanbideren bat?
- Bai.Surf tablak egiteko taller bat ireki nuen.

  • Gustatuko al litzaizuke guri zeozer aholkatzea?
  • Pertsona inteligenteak izan eta ez tuntunak eta bizitza disfrutatu!

-Ahaztuko ez duzun anekdotaren bat, kontatuko al zeniguke? Esan nion behin nire ikasle bati nahi al zuen nirekin Galizira joan olatuak hartzera . Autobusak ordu erdi eman zigun nahi genuena egiteko, eta taberna batera joan ginen. Nire ikasleari esan nion komun bat bilatzeko eta ikaslea komuna(euskaraz) jartzen zuen kartela bilatzen hasi zen. Gazteleraz ia -ia ez zekienez pentsatu zuen komuna jarriko zuela. Eta galdetu nion:
-Ba al dakizu Galizian gaudela eta ez duela komuna jarriko, baizik eta aseos, baños edo W.C.?
Eta berak erantzun zidan:
-Aaaa, ba orduan...aurkitu dut!!!
Orain galdera motz batzuk:

·Surf egiteko leku bat?Mundaka.

·.Kolore bat?Urdina.

·Marka bat?Pukas.

·Opari bat?Alabaren muxu bat.

·Surfer bat?Aritz Aranburu.

ESKERRIKASKO AITOR GALDERA HAUEK ERANTZUTEAGATIK.
ZU GUREKIN DISFRUTATU IZANA ESPERO DUGU.
AGUR ETA BESTE BAT ARTE.


KIROLAK, AZAROAK 28

72.HONDARTZAKO FUTBOL TXAPELKETA



AZAROAK 28 2. JARDUNALDIA

ZELAIA

1. TXANDA 10:45  etan

2. TXANDA 11:45 etan

ALEBIN MUTILAK

OROKIETA 6CM – TXIKITEROAK
1
OROKIETA 6AM – LA SALLE BM
OROKIETA 6BM – PAGA GEHIO
2
ORIOKO 62 – OROKIETA 6DM
ZARAGUETA 6AM – ANTONIANO 6M
3
MAFIOSOAK – ZARAGUETA 6BM
ZARAUZTARRAK – OROKIETA 5AM
4
SALLEKO AM – ITURZAETA 5M
IZERDIK EZ – OROKIETA 5BM
5
SALLEKO BM – ORIOKO 52
K JUNIORRAK – OROKIETA 5CM
6
ANTONIANO 5AM – ORIOKO 54
ANTONIANO 5BM – ZARAGUETA 5AM
7


ALEBIN NESKAK


7
ITURZAETA 5-6N – ORIOKO 61
ZIZTU BIZIAN – BURUJALEAK
8
ZARAGUETA 5-6N – OROKIETA 6BN
ANTONIANO 6N – PALMERITAK
9
LA SALLE N – OROKIETA 6CDN
EZ DAKIT – LARDIZABAL 5-6N
10
ORIOKO 51 – OROKIETA 5AN
OROKIETA 5BDN – JATA TXIKITU
11
MOLLARRI – SALLEKO AN
ORIOKO 53 – SALLEKO BN
12
OROKIETA 5CN – PIRULETAK

BENJAMIN NESKAK

ORIOKO 31 – NESKA PIRATAK
13
ZARAGUETA 3N – SALLEKO 3AN
ORIOKO 33 – SALLEKO 3BN
14
ZARAUZTARRAK – ITURZAETA 3-4N
OROKIETA 3BN – SUZKO BALOIAK
15
OROKIETA 3CDN – ANTONIANO 3N
OROKIETA 3AN – SUZKO NESKAK
16
ORIOKO 41 – IZARRAK PARRANDAN
ZARAGUETA 4AN – OROKIETA 4BN
17
LA SALLE 4BN – TXISPAK
OROKIETA 4AN – ANTONIANO 4N
18
OROKIETA 4CN – LA SALLE 4AN

BENJAMIN MUTILAK

ORIOKO 32 – SALLEKO 3AM
19
ORIOKO 34 – ZARAUZKO ONENAK
ZARAGUETA 3AM – LARDIZABAL 3X
20
OROKIETA 3DM – SUPER HEROIAK
SALLEKO 3BM – OROKIETA 3BM
21
ANTONIANO 3M – OROKIETA 3AM
OROKIETA 3CM – LASTRESAK
22
ITURZAETA 3-4M – OROKIETA 4AM
ORIOKO 42 – OROKIETA 4BM
23
ORIOKO 44 – ANTONIANO 4AM
ZARALARDI – LA SALLE 4AM
24
LA SALLE 4BM – MEGALOIAK
AUPA GU TA GUTARRAK– OROKIETA 4CM
25
OROKIETA 4DM – URREZKO BALOIA



ATSEDENA: ITURZAETA 6M; LA SALLE AM; OROKIETA 6AN; OROKIETA 5DM; ANTONIANO 5N; OROKIETA 4DN; OROKIETA 3DM; ANTONIANO 4BM

Felix Zubia




Gaur Felix Zubiari egingo diogu elkarrizketa Uxue Ostolazaren osabari. Bere lanbide eta afizioengatik, mediku eta bertsolari dugu bera.

-Zergaitik hasi zinen medikuntzan ?
-Gustatzen zitzaizkidalako fisika,bilogia,kimika eta jendeari laguntzea.

-Zergatik aukeratu zenuen ZIU-a?
-Gaixo larrienak daudelako.Erronka polita delako gaixoei laguntzea

-Zein ospitaletan hasi zinen lanean?
-Donostia Unibertsitate Ospitala (lehen Arantzazuko Ama)

-Non egiten duzu lan?
-Hor bertan,zinketa intentsiboen unitatean

-Medikua izatea gogorra al da?
-Bai,jendea sufritzen ikusten duzulako,baina ederra da laguntzea

-Zein izan da zure kasurik gogorrena?
-Gorputz osoa erreta zuen bat eta auto istripua izan zuen lagun bat

-Kontatuko al zeniguke ospitalean gertatutako anektotaren bat?
-Behin kotxe bat iritsi zen ospitalera, atea ireki eta haurdun zegoen andre bat agertu zen haurraren burua ia kanpoan zuela. Hantxe jaio zen umea, sarreran!

-Inoiz pentzatu al duzu ZIU-a uztea?
-Ez, inoiz ere ez.

-Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan?
-Jende aurrean 24 urterekin.

-Bertso-eskolan zein irakasle gogoratzen duzu?
-Bakarrik ikasi nuen, ez bertso-eskolarik.

-Zure aurrenengo txapelketa non izan zen?Eta zenbat urterekin?
-Zarautzen 2003an, Gipuzkoako Txapelketan, 29 urterekin.

-Gipuzkoako txapelketa inoiz irabazi al duzu?
-Finala ez, baina zatiak bai.

-Kantatuko al zeniguke elkarrizketari buruzko berrtsoren bat?

 Argitasuna ta jakinmina 
dituzue adierazi
Nere barrua erakustea
lotsatu egin nau kasi
Bidea luzea duzue ta 
ahal den neurrian ez nahasi
Zuen ideiak mantendu eta 
besteengandik ikasi



ORAIN GALDERA MOTZ BATZUK:

-OSTADARREKO KOLORE BAT?
-Gorria
-JANARIA AIPATU ETA...?
-Solomilloa
-ANIMALI BAT?
-Zaldia
-EUSKAL TALDE BAT?
-Erreala eta Oskorri
-ALAI ZAUDENEAN ZEIN KANTA ETORTZEN ZAIZU GOGORA?
-Txoria nintzela
-ETA TRISTE ZAUDENAEAN?
-Xabier Leteren, Ni naiz
-TXIKITAN IKUSITAKO PELIKULA BAT?
-Superman
-BI IZEN?
-Olatz eta Jon

Eskerrik asko guretzako denbora hartzeagatik eta galdera hauek erantzuteagatik. Agur!!!