HISTORIAURREA

HISTORIAURREA

Gizakiaren historia
HISTORIAURREA     1. HOMINIDOAK

HOMINIDOEN ZUHAITZA
Lehen gizakiak-Giza eboluzioa

Orain dela hiru milioi urte Afrikako sabanetan lehen hominidoak, Australopithecus-ak, agertu ziren.
Ez zuten hitz egiten eta oso bajuak eta indartsuak ziren.
Garuna oso txikia zuten.



Lehen gizakiak-Giza eboluzioa
Orain dela bi milioi urte Afrika ekialdean (Kenia eta Tanzania) Homo Habilis izeneko hominidoaren aztarnak aurkitu zituzten. 1,50 cm inguru neurtzen zuten.

Harriak landuz tresnak egin eta erabiltzen zituzten.






Lehen gizakiak-Giza eboluzioa
Orain dela milioi bat urte sua erabiltzen eta hitzegiten zekien hominidoa sortu zen.

Aurrekoak baino tenteago zebilen eta garuna garatuagoa zuen.

Hominido honi Homo Erectus deitzen zaio.

Afrikan eta Asian zehar hedatu zen.

Lehen gizakiak-Giza eboluzioa
Orain dela 700.000 urte Homo Antecessor izeneko gizakia agertu zen. Europan hedatu zen aurreneko hominidoa izan zen.

Atapuercan (Burgos) aurkitu dituzte hominido honen aztarna garrantzitsuenak.



















Lehen gizakiak-Giza eboluzioa
Orain dela 100.000 urte gaur egungo gizkiaren antza duen hominidoa agertu zen, Homo sapiens neanderthalensis izenekoa.

Kopeta eta kokotsa hondoratuagoak zituen.

Klima hotza zen garaian (glaziazioa) bizi izan zen eta kobazuloetan bizi zen.

Ehiztari eta arrantzalea izanik arkua, amua eta geziak asmatu zituen.

Hildakoak lurperatzen zituen.

Lehen gizakiak-Giza eboluzioa
Orain dela 50.000 urte gaurko gizaki modernoaren oso antzekoa zen hominidoa sortu zen, Homo Sapiens Sapiens edo Cromagnon izenez ezagutzen dena.

Kobazulo eta etxoletan bizi zen, ehiztari trebea zen, hizkuntza erabiltzen bazekien, hildakoak lurperatzen zituen eta artista lanak egiten ikasi zuen.

Gizakiaren historia
HISTORIAURREA
2.PALEOLITOA-NEOLITOA

Paleolitoa
K.a. 90.000- K.a. 9.000
Klima hotza zen.
Ehiztari, arrantzale, biltzaile eta nomadak ziren.
Haitzuloetan bizi ziren.
Ehizatzen zituzten animaliak (oreinak, zaldiak,…) kobazuloetan marrazten zituzten.
Ehizatzeko eta arrantzan egiteko lanabesak sortu zituzten.
Animalien larruez arropak egiten zituzten.
Sua menperatzen zuten.

 Neolitoa
K.a. 5.000- K.a. 2.500 
Klima epela zen.
Abeltzain, nekazari eta sedentarioak ziren.
Etxolaz osatutako lehenengo herrixkak sortu zituzten.
Animaliak etxekotzen zituzten: txakurrak, behiak, txerriak,…
Harri leunduzko lanabesak sortu zituzten: errotak, ontziak,…
Hildakoak kobazulo eta monumento megalitikoetan (trikuharria, harrespila, menhira) hobiratzen zituzten arma, ontzi eta apaingarriekin batera.
Zeramika asmatu zuten

No hay comentarios:

Publicar un comentario