jueves, 10 de diciembre de 2015

ELKARRIZKETA ERTZAIN BATI

ELKARRIZKETA ERTZAINA BATI

AURKEZPENA:Ertzain bat aukeratu dugu gure gelakide baten aita delako eta oso lanbide interesgarria duelako.

-Prest al zaude zure lanari buruz galdera batzuk erantzuteko?
-Galderak zailak ez daitezela izan eta erantzun,ahal dudan ondoen egitea espero dut.
-Lapurkerian diferentzia asko al Donostia, Hernani eta Zarautzen artean?
- Donostia jende asko bizi den hiri handia izaterakoan, lapurreta-kantitatea oro har handiagoa da.
Baina azken urteko ehunekoetan jaitsi da %6 eta Hernanin, berriz, %10 igo da.

-Zenbat urte daramazu lan honetan?
-Urrian ,20 urte izan dira jada ertzaina bezala lan eginez nabilela.
-Zein lana zenuen gaztetan?
-Hasieran patruilatzailea nintzen, eta itzuliak autoarekin emanez, kaleetatik ibiltzen nintzen bijilatzen.
-Eta orain?
-Azken 12 urteetan irrati operatzaile zereginak bete ditut. Patrullei, zerbait gertatzen denean, abisatzen diena naiz ni. Adibidez, istripua edo borroka lekura joan daitezela, edo anbulantzia bat gaizki aurkitzen den pertsonarentzat eskatzea.
-Hiltzeko arriskuan egon al zara noizbait?
-Gaurko eguna arte, zori asko izan dut. Ez naiz pasa hainbeste arrisku larriko egoeratatik.
-Pelikuletako persekuzioren bat egin baduzu, nola izan zen?
-Oso arriskutsua da eta beldurra pasatzen da.Oso azkar joan behar da autoaz eta oso arriskutsua da beste gidarientzat ere. Haiek ikara daitezke eta bat-batean geldiaraztea istripua eragin dezake. Oso azkar joateagatik guk ere istripu bat izan dezakegu eta zaurituta gerta gaitezke.
Egin ohi duguna irratiagatik beste patrulla batzuei abisatzea izan da. Horrela bidea ixten diegu.
-Gaizki sentitzen al zara jendea atxilotzerakoan?
-Egin dutenaren menpean dago hori. Ardoa edo garagardoa edan duen pertsona atxilotzea eta hau gainera gidatuz bazihoan, atxilotzea...
Edo lapur batek edo pertsona batek beste bat jo duenean...
Kasu bakoitza desberdina da. Lanaren zati bat da.
-Lana, txarra ala ona da? Zergatik?
-Niretzat lan ona da. Ikusten duzun pertsona bat estutasunetan eta lagun diezaiokezula, horrek ondo sentiarazten dizu. Eta lapurrak harrapatzen dituzunean pozten zara.
Entrenamenduetan zer egiten duzu?
-Nire entrenamendua sasoian egoteko korrika egitea da. Beste lagun batzuek borroka arteak praktikatzen dituzte eta sasoian egoteko beste kirol batzuk.

Eta non?
-Zarautzen, Orion eta Getariaren inguruan.
- Berria zinenean azkar ohitu zinen?
-Bai oso azkar. Hasieran pentsatzen duzu kostatuko zaizula.
-Lanean sartzea zaila izan al zen? Zergatik?
-Azterketetarako jende asko aurkeztu zen. Asko ikasi behar zen
eta froga fisikoak ere bazeuden. 10000 pertsona aurkeztu ginen eta 400 soilik behar ziren.
-Bidaiatu izan behar al duzu lanarengatik?
-Ez.
-Zure senideak arriskuan egon al dira?Zein kasutan ?
-Ez dira arriskuan inoiz egon.
-Nolakoa da egun normal bat?
-Txandaren hasieran bilera bat dugu. Gure txanda hasi baino lehen gertatu dena jakiteko (istripu, lapurreta, atxiloketak eta beste gauza batzuk).
Gero patrulla bakoitzak bere zona du (Orio, Zarautz, Getaria, Aia...). Bilera amaitzerakoan autoan igotzen gara eta egokitzen zaigun herrira joaten gara. Txandan zehar ,errepideak zaintzean, erreparatzen diogu hainbat gauzari, adibidez: gidariek mozkorrik ez dezatela gida eta autoko dokumentuak eraman ditzatela erregelan, segurtasun-uhala erabil dezatela...
Txandan zehar tarte bat gelditzen zaigu ogitartekoa jateko eta kafe bat hartzeko, baina deitzen badigute joan behar dugu.
-Aldatuko zenuke lanbidea?
-Ez ,oso pozik nago lanarekin.

-Orain erantzungo al diezu galdera labur batzuei?
-Galdera gehiago daude???
-Lan bat?
-Ertzaina
-Kolore bat?
-Urdina
-Leku bat?
-Pagoeta
-Izen bat?
-Nirea

-Janari bat?
-Arrautzak eta patata frijituak
-Opari bat?
-Kamiseta bat
-Kirol bat?
-Korrika egitea
-Marka bat?
-Asisc

-Arma bat?
-Armak ez zaizkit gustatzen


-Eskerrik asko zure denbora gurekin pasatzeagatik-









1 comentario:

  1. OSO POLITA IRUDITZEN ZAIT BLOG HAU.
    6.D-KO GUZTIEK LAN ASKO EGITEN DUTE.
    OSO TEMA ONAK HARTZEN DITUZTE.

    ResponderEliminar