jueves, 14 de enero de 2016

JUPITER


Jupiter eguzki-sistemako boskarren planeta da, sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat.
Sistemako planetarik handiena da, askogatik; Lurrak baino 318 aldiz masa handiagoa du, eta diametroan 11 aldiz handiagoa da.
Gasezko planeta da, batez ere hidrogenoz eta helioz osatua.
Oso atmosfera bizia dauka, 140 m/s-ko (500 km/h) abiaduran dabiltzan haizeekin eta oso bereizgarria den ekaitz batekin, Orban Gorri Handia deiturikoa, Lurra baino handiagoa dena.
Bere izena Jupiter erromatar jainkoagatik datorkio.

Jupiter antzinatik ezagutzen da, zeruko objekturik distiratsuenetarikoa baita.
Urtean zehar planetarik argitsuena da, Arrtizarra eta Marte izan ezik, hauek argiagoak baitira fase egokian badaude.
1610 ean Galileok lau satelite aurkitu zituen Jupiterren teleskopioa erabiliz: IO, Europa, Ganimade eta Kalisto
Beste planeta guztiak batuta baino 2,5 aldiz masa handiagoa du Jupiterrek.
Bere tamaina handiak eragina izan du eguzki-sistemaren bilakaeran: planeta gehienen orbitak Jupiterren orbitaren planotik gertu daude eta kometa asko periodo laburrekoak dira (adibidez Halley kometa) bere grabitazio indar handiagatik.
Errotazio-periodo laburrena du, bira bat 10 ordu baino gutxiagoan osatuz. Errotazio-abiadura handi honen eraginez nabarmenki obalatuta dago.


Baditu eraztunak eta nagusiak 6.500 km-ko azalera du. Planetaren erditik 120.000km -tara orbitatzen du.
Jupiterrek 63 satelite ditu eta horietako batzuk naturalak dira.
Batez ere hidrogenoz eta heliooz ostuta daude.





Orban Gorri Handia:

Jupiterren ekaitzik handiena Orban Gorri Handia bezala ezagutzen dena da.
15.000 x 25-40.000 km-ko dimentsioak ditu, bi edo hiru Lur sartuko lirateke barruan beraz. Erreferentzi bezala, bere ondoan ikusten den borobil zuria Lurraren tamainakoa da gutxi gora-behera.
Orban Gorriko hodeiak ingurukoak baino 8 km altuagoak dira eta ekaitzaren inguruan bira bat 6 egunetan burutzen dute.
Cassink begiztatu zuen lehenengo aldiz duela 300 urte baino gehiago, eta ordutik etengabe aritu da. Hala ere, XIX. mendean bere luzera gaurkoaren bikoitza zen.

Eraztunak:

1979 artean Voyager 1espazio-ontziak Jupiterren eraztun mehe batzuk aurkitu zituen. Eraztun nagusiak 6500 km-ko zabalera du, planetaren erditik 120.000 km-ra orbitatzen du eta bere lodiera kilometro gutxi batzuetakoa besterik ez da.
Voyager 1 eta 2 eta Galileo espazio-ontziek bakarrik ikusi izan dituzte, oso meheak baitira lurretik ikusi ahal izateko.
Hautsezko partikulez osatuak daude, satelite hurbilenetatik jaurtitakoak meteoritoen talkagatik






Sateliteak:
1610. urtean Galileok lurrez kanpoko lehenengo satelite naturalak aurkitu zituen Jupiterren. Planeta honen lau satelite handienak ziren: Io, Europa, Ganimende eta Kaliosto.
Izenak greziar mitologiagatik datozkie, nahiz eta hasiera batean Galileok zenbaki erromatarrekin izendatu zituen.
Jupiterrekiko distantziaren arabera. Ilargia baino handiagoak dira (Europa ezik, gutxigatik), Ganimede izanik eguzki-sistemako sateliterik handiena.
Ordutik, Lurretik egindako behaketek eta espazio-ontziek beste hainbat satelite aurkitu dituzte Jupiterren. Gaur egun 63 ezagutzen dira.
Hainbat taldetan sailkatzen dira:
  • Amaltea taldea da, Galileo taldearen ostean, garrantzitsuena. Bertan Metis,Adrastea, Amaltea eta Thebe sateliteak daude. Jupiterretik Galileo taldea baino gertuago daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario