jueves, 14 de enero de 2016

SATURNO


Saturno Eguzki-sistemako seigarren planeta da. Saturnon ez dago bizitzarik.
Izotzez eta hautsez osatutako planeta da.
Bere adina 4,4 biloi-ekoa da.Galileo Galilei izan zen lehena Saturno ikustea lortu zuena teleskopio batekin 1610. urtean.

Saturnok 29 urte,167 egun eta 6,7 ordutan egiten dio bira oso bat eguzkiari 35,49km/s-ko abiaduran.

Eguzkitikako distantzia:1.493 milioi km

Diametroa: 120.700 km

Dentsitatea: 0,70 g/cm3

Grabitatea:8,96m/s.

Masa:5,688·10 kg

Bere ardatzari buelta ematen 10h 39min eta 25seg irauten ditu.

Eguzki-sistemako planeta dirdiratsuena da, eta eraztunik ikusgarrienak dituena da.
Eraztunak partikula askoz eginda daude;ur izotzez osatuak direla uste da.
Saturnoko atmosferan ageri diren haizeak eguzki- sistemako planetetan dauden bortitzenak dira.


Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno planetei gasezko erraldoi deitzen zaie. Eguzki-sistemako beste planetekin alderatuta izugarri handiak direlako eta ez dutelako azal gotorrik. Kanpotik erdigunera dena gas dira.


Saturnok 62 satelite natural ditu.
Titan da handiena eta 5150 km-ko diametroa du; eguzki sistemako bigarren sateliterik handiena da.
Handienak Titan, Mimas, Enzeladus, Tethys, Dione eta Rhea dira.


Saturnoren sinboloa hau da:

No hay comentarios:

Publicar un comentario