jueves, 14 de enero de 2016

MARTITZ

MARTITZ

Martitz Eguzkiltik hasita laugarren planeta da.
Erromatar mitologiako Martitz gerra-jainkoaren izena jarri zitzaion, gaueko zeruan ageri duen gorritasuna duelako. Horregatik, Planeta Gorria ere deitzen zaio.
Martitz planetak ez du eraztunik, baina bi satelite natural ditu: Phobos (greziarrez beldurra) eta Deimos(izua)
Phobos satelitea Deimos baina gertuago dago planetatik. Gutxinaka-gutxinaka, Phobosen orbita-erradioa murrizten doa, eta 50-100 milioi urtera planetarekin talka egingo du.
Martitz eguzkitik 227.936.637km-ra dago, eta Lurretik 399 milioi km-ra.
Martitzen, uste dugunez, ez dago bizitzarik.
MATERIALA: EZAUGARRI FISIKOAK:
- Karbono dioxidoa:95,32% - Diametroa:6,794,4km
- Nitrogenoa:2,7% - Azalera:144,8km x 1.000.000
- Argona:1,6% - Masa:64191x10²³kg
- Oxigenoa:0,13% - Dentsitatea:3,94/cm³
- Karbono monoxidoa:0,07%
- Ur lurruna:0,03%


AZALERAKO TENPERATURA:

Minimoa: 133ºC
Maximoa: 293ºC
Batez bestekoa: 210ºC

Martitzek eguzkiari buelta ematen 686 egun behar ditu, eta bere baitan buelta bat ematen 24 ordu eta 35 minutu.







MARTEREN AURKIKUNTZA:


1659 urtean, Christian Huygens-ek gauza bereziren bat somatu zuen Marteko lurrazalean.
1877 urtean, Giovanni Schiaparelli astronomoak, egitura hori interpretatu zuen: marra batzuk ikusi zituen beraien artean gurutzatzen zirenak eta pentsatu zuen izaki jakintsuek eginiko egitura zela; holan, Martitzen bizitza egon zitekeelako ustea zabaldu zen.
1971 urtean, Mariner 9-k Marte bisitatu zuen eta argazkiak atera zituen. Olympo mendia aurkitu zuen, mendirik altuena Lurretik kanpo, baina ez zuen bizitza-aztarnarik antzeman.
1997 urtean Marteren mapa bat egin zen.


BITXIKERIAK:
-Garai batean pertsona batzuk uste zuten Martitzera joango zirenean martetar adimentsuak aurkituko zituztela, lehen bizi baitziren.
-Martitzen, ez dago bizia baina Eguzki-sistemako lekurik onena da plataforma bat jartzeko.
-Urtaroen arabera planetaren kolorea aldatu egiten dela uste da.
-Deimos satelitearen bira bat Phobosen 5 dira.



EGILEAK:

Aidé Elustondo,Elene Etxeberria,Unai Barbany eta Aimar Zumeta

No hay comentarios:

Publicar un comentario