jueves, 26 de noviembre de 2015

ITSASO SILVETI

ITSASO SILVETI
Itsaso Silveti aukeratu dugu, bere lanbidea interesgarria iruditu zaigulako. Orain galdera batzuk erantzungo dizkigu.

1.-Zenbat urterekin hasi zinen lanean?
1998an, 23 urterekin.

2.-Eduki al duzu inoiz bezero burugogorrik?
Bai, batzuk %10 gutxi gorabehera.

3.-Noiz sortu zuten hotela?
Hotel bezala 2006an, baina lehenago, 1998an gelak alokatzen zituzten.

4.-Ezindurik eduki al duzue hotelean?
Bai, oso gutxi.

5.-Kontatuko al diguzu anekdotaren bat?
Gauza asko gertatzen dira egunero, pertsona asko pasatzen dira eta. Orokorrean gauza politak. Bikote asko etortzen dira urtebetetzeak eta horrelakoak ospatzera eta loreak eta bonboiak jartzeko eskatzen digute bikoteari sorpresa emateko edo beraiekin ezkon daitezen eskatu behar dielako. Oso polita izaten da.
Gauza parregarriak eta bitxiak ere gertatzen dira.
Behin atzerritar bat ikusi genuen gelatik irtetzen zela bere terrazara eta pertsianatik txintxilikatzen. Bere herrialdean ez omen dauzkate horrelakorik eta ez zeken nola jaisten ziren. Beraz, sokatik tiratu beharrean, kanpora irten eta txintxilikatu egin zen!



6.-Zerk erakarri zintuen hotelean lan egitera?
Familian hasi zirelako eta erabaki nuen familiaren negozioarekin jarraitzea.

7.-Nolatan otu zitzaizuen hotelari “Itsas Gain” izena jartzea?
Hotela hondartzaren gainean dago. Beraz, itsasoaren gainean geundela sentitzen ginen.

8.-Eta hotela sortzea?
Etxea oso handia zenez erabaki zuten zati bat alokatzea eta azkenean... etxe guztia.

9.-Gustatuko al litzaizuke lanbidez aldatzea? Eta horrela bada, zein lanetara?
Batzuetan aldatuko nuke. Nahiz eta jende desberdina ezagutzea oso polita eta aberatsa izan, beste lanbide batzuk ere badaude.

10.-Hoteleko zein lan gustatzen zaizu gehien?
Garbitzea eta txukuntzea eta jendearekin harreman pixkat edukitzea.

11.-Gomendatuko al zenioke zure inguruko norbaiti lan hau?
Bai.

12.-Zein izan da zure momenturik hoberena? Eta txarrena?
Asko daude. Gehienak jende jatorra ezagutzean. Okerrenak, kontrakoak,bezeroak jatorrak ez direnean.

13.- Bezeroekin mantentzen al duzue harremanik?
Batzuekin bai, urtero etortzen baitira. Besteekin, postaz mantentzen dugu harremana. Askok euren etxeetara gonbidatzen gaituzte beren herrialdeetara joaten bagara.


14.- Errepikatzen al dute?
Bai, askok, Batzuk urtero eta beste batzuk urtean behin baino gehiagotan.

15.- Orokorrean txukunak al dira edo egoeraz aprobetxatzen dira dena hankaz gora uzteko?
Denetarik dago, orokorrean txukunak dira, baina badaude batzuk oso narratsak direnak!

GALDERA MOTZAK

Animalia bat? Zaldia
Kolore bat? Berdea
Zenbaki bat? 2a
Uda ala negua? Uda
Herri bat? Lizarra
Zarauzko kale bat? Siberia kalea
Janari bat? Gazta
Mila esker gure galderak erantzuteagatik. Espero dugu denbora galtzea ez izana. Gu oso gustura egon gara zurekin.
EGILEAK: Aimar, Aide, Elene eta Unai

No hay comentarios:

Publicar un comentario