jueves, 26 de noviembre de 2015

AITOR FRANTZESENA

AITOR FRANTZESENA

Aitor Frantzesena aukeratu dugu gure gelakide baten lehengusua delako eta oso elkarrizketa ona egiteko pertsona bat iruditu zaigulako.

    -Zenbat urte dituzu?
  • 45 urte ditut.
    -Nola eta noiz gelditu zinen itsu?
  • Ezkerreko begitik ez nuen ondo ikusten eta hamalau urterekin eskubiko begia galdu nuen.
  • Nola lortu zenuen surfa egitea itsua izanda?
  • Betaurreko batzuekin.

    -Egunero joaten zara entrenatzera?
  • Ez, bakarrik ahal dudanean.

-Zenbat surf txapelketa irabazi dituzu?
- 4 surf txapelketa irabazi ditut.
    -Nola jakiten duzu olatuak noiz etortzen diren?
  • Lagunek esanda.

-Zenbat urterekin hasi zinen surfa egiten?
- 13, 14 urterekin hasi nintzen.

-Zer moduz konpontzen zara Axi Muniainekin?
- Ondo.

-Zein markak patrozinatzen zaituzte?
- Quiksilver, Pukas eta Carver.

-Zerk eman dizu indarra itsua gelditu ondoren surfean jarraitzeko?
- Nire bizitza surfa dela eta nire lagunen animoek.

-Zure bizitzan eduki al duzu beste lanbideren bat?
- Bai.Surf tablak egiteko taller bat ireki nuen.

  • Gustatuko al litzaizuke guri zeozer aholkatzea?
  • Pertsona inteligenteak izan eta ez tuntunak eta bizitza disfrutatu!

-Ahaztuko ez duzun anekdotaren bat, kontatuko al zeniguke? Esan nion behin nire ikasle bati nahi al zuen nirekin Galizira joan olatuak hartzera . Autobusak ordu erdi eman zigun nahi genuena egiteko, eta taberna batera joan ginen. Nire ikasleari esan nion komun bat bilatzeko eta ikaslea komuna(euskaraz) jartzen zuen kartela bilatzen hasi zen. Gazteleraz ia -ia ez zekienez pentsatu zuen komuna jarriko zuela. Eta galdetu nion:
-Ba al dakizu Galizian gaudela eta ez duela komuna jarriko, baizik eta aseos, baños edo W.C.?
Eta berak erantzun zidan:
-Aaaa, ba orduan...aurkitu dut!!!
Orain galdera motz batzuk:

·Surf egiteko leku bat?Mundaka.

·.Kolore bat?Urdina.

·Marka bat?Pukas.

·Opari bat?Alabaren muxu bat.

·Surfer bat?Aritz Aranburu.

ESKERRIKASKO AITOR GALDERA HAUEK ERANTZUTEAGATIK.
ZU GUREKIN DISFRUTATU IZANA ESPERO DUGU.
AGUR ETA BESTE BAT ARTE.


No hay comentarios:

Publicar un comentario