jueves, 26 de noviembre de 2015

BASO EPELA

BASO EPELA

ZER DA BASOA?
Basoa zuhaitzen dentsitate handiko lur saila da.
Sailkapen orokor baten arabera, banatu ditzakegu
bi multzo handitan, zuhaitz nagusiak kontuan
hartuta:hosto erorkorren eta hosto iraunkorren
basoak

KOKAERA:
Europan, mediterraneoan izan ezik.
Estatu Batuetako ipar ekialdean.


LANDAREAK:
Basoko landarerik handienak zuhaitzak dira.
Zuhaixkak eta belarrak ere badira.
Landareek hiru atal dituzte:sustraiak,zurtoina eta
hostoak.
Zurtoina eta hostoak agerian daude;
sustraiak berriz, ez dira ikusten, lur azpian daudelako. Landareak beharrezkoak dira animalientzat, gizakiontzat eta ingurumenerako.
Landare hauek aurki daitezke gure basoetan:
makala,zumarra,haritza,pagoa...
Basoetan ere fruituak aurkitu ditzakegu:
pikuak,mahatsak,masustak eta askoz gehiago ere.

ELIKADURA BASOAN

Landareek beren elikadura sortzen dute,argiari esker.
Elikaduraren arabera animaliak sailka ditzakegu:
belarjaleak,haraijaleak eta orojaleak.
-Animalia belarjaleak landareak jaten dituzte:
katagorriak,oreinak,antzarrak...
  • Animalia haragijaleak:belarjaleak jaten dituzte:
    otsoa,arranoa,muskerra...
  • -Animalia orojaleak: animalia zein landareak jaten dituzte:azeria...
  • Deskonposatzaileak:izaki bizidun hondakinez elikatzen dira. Adibidez:onddoak eta bakteriak.
ELIKA KATEA :  Intsektu batek belarra jaten du. Sungandila batek intsketu hori. Sugeak, sugandila hori. Azeriak, suge hori, eta basakatuak, azeri hori.


intsektua
sugandila





sugea


azeria





basakatua


BASOAREN GALERA:
Baso-soiltzea basoen desagertzea da.
Honako hauek sortzen dute baso-soiltzea :zuhaitz-mozketak, baso -suteek,eta baita zuhaitzen heriotzek ere.
Lurzoruaren zein airearen kutsaduraren ondorioz gertatzen dira azken horiek.
Baso-soiltzearen kutsaduraren ondorioz ,berriz, basamortutzea gertatzen da.
Deforestazioa ematen ari da eta baso askotan baita degradazioa ere.
Hau da,kalitate maila murriztu egin da.

5 comentarios: