jueves, 26 de noviembre de 2015

Felix Zubia




Gaur Felix Zubiari egingo diogu elkarrizketa Uxue Ostolazaren osabari. Bere lanbide eta afizioengatik, mediku eta bertsolari dugu bera.

-Zergaitik hasi zinen medikuntzan ?
-Gustatzen zitzaizkidalako fisika,bilogia,kimika eta jendeari laguntzea.

-Zergatik aukeratu zenuen ZIU-a?
-Gaixo larrienak daudelako.Erronka polita delako gaixoei laguntzea

-Zein ospitaletan hasi zinen lanean?
-Donostia Unibertsitate Ospitala (lehen Arantzazuko Ama)

-Non egiten duzu lan?
-Hor bertan,zinketa intentsiboen unitatean

-Medikua izatea gogorra al da?
-Bai,jendea sufritzen ikusten duzulako,baina ederra da laguntzea

-Zein izan da zure kasurik gogorrena?
-Gorputz osoa erreta zuen bat eta auto istripua izan zuen lagun bat

-Kontatuko al zeniguke ospitalean gertatutako anektotaren bat?
-Behin kotxe bat iritsi zen ospitalera, atea ireki eta haurdun zegoen andre bat agertu zen haurraren burua ia kanpoan zuela. Hantxe jaio zen umea, sarreran!

-Inoiz pentzatu al duzu ZIU-a uztea?
-Ez, inoiz ere ez.

-Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan?
-Jende aurrean 24 urterekin.

-Bertso-eskolan zein irakasle gogoratzen duzu?
-Bakarrik ikasi nuen, ez bertso-eskolarik.

-Zure aurrenengo txapelketa non izan zen?Eta zenbat urterekin?
-Zarautzen 2003an, Gipuzkoako Txapelketan, 29 urterekin.

-Gipuzkoako txapelketa inoiz irabazi al duzu?
-Finala ez, baina zatiak bai.

-Kantatuko al zeniguke elkarrizketari buruzko berrtsoren bat?

 Argitasuna ta jakinmina 
dituzue adierazi
Nere barrua erakustea
lotsatu egin nau kasi
Bidea luzea duzue ta 
ahal den neurrian ez nahasi
Zuen ideiak mantendu eta 
besteengandik ikasi



ORAIN GALDERA MOTZ BATZUK:

-OSTADARREKO KOLORE BAT?
-Gorria
-JANARIA AIPATU ETA...?
-Solomilloa
-ANIMALI BAT?
-Zaldia
-EUSKAL TALDE BAT?
-Erreala eta Oskorri
-ALAI ZAUDENEAN ZEIN KANTA ETORTZEN ZAIZU GOGORA?
-Txoria nintzela
-ETA TRISTE ZAUDENAEAN?
-Xabier Leteren, Ni naiz
-TXIKITAN IKUSITAKO PELIKULA BAT?
-Superman
-BI IZEN?
-Olatz eta Jon

Eskerrik asko guretzako denbora hartzeagatik eta galdera hauek erantzuteagatik. Agur!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario