jueves, 26 de noviembre de 2015

PADURA


                                                                PADURA

Padura , ekosistema mistoen artean,kostaldeko eremu gazi eta zingiratsu bat da.

Lurzoru gazitsuzko azalera handiaz inguraturik daude padurak .
Egunean bi aldiz igo eta jaitsi egiten da marea.
Ibaien itsas-adarretan osatzen dira.
Marea jaisten denean, gatz-hondarrak uzten ditu atzean. Udaberriko mareek padura osoa itsas-urez inbaditzen du.
Lurzoru hauek blaitzen dituen uraren gazitasunak habitat oso berezia sortzen du.
Horrelako habitak euskal kostaldetik desagertuz joan dira
azken urte hauetan eta ,Iñurritza bakanetako bat da.
Hareatzetan eta hondarretan bizi diren landareen artean dunak dira bereziki nabarmentzekoak, batez ere golf zelaian inguruan babesten direnak.
Duna mugikor, zuri eta grisen artean hamabi hektareako lur azala betetzen dute Iñurritzako bokalearen inguruan.
Iñurritza biotopoa babestuta Zarauzko ekialdean dagoen eremua da.Zarauzko hondartzaren zonalde bat,Iñurritza ibaiak eta Talaimendi mendiak osatzen dutena.1997-ko otsailaren 25 etik, biotopo babestuaren izendapena du.


PADURAKO LANDAREDIA

Padura landare belarkaraz eta zuhaitzez beteta dago.
Paduretako landare komunitateak oso bereziak dira.
Egunean bi marearen, bisita onartu eta lokatzetan gelditutako kresalari, aurre egiteko gai diren landareak bakarrik bizi dira. Ur gezatara egokitu behar dira.
Iñurritzako biotopoan Zarautz golf-kluba da, hondarretako landaretza bere kabuz haztea galarazten duena.
Hezegunetan hazi den landarediak aldiz, beste hegazti mota batzuen mesedetan jokatu du:lezka txori, anatida, ardeido, turdido, txori intsektujale eta abarren mesedetan, alegia.

Landare espezie hauetako asko arraroak dira, eta batzuk Gipuzkoako azken agerpenak : Armeria maritima, Suaeda maritima eta beste bat ia bakarra Euskal Herrian: limonium humile.

Ezpezie sarrienetakoen artean,aipatuko genituzke Aster Tripolium ,Halimione Portulacoides,Salikornia, Ramosissima,Spartina,Agropyrons Repens, Itsas Plantaina, Kainameta...

ELIKA-KATEA

Plaktona
Arrain hiruarantza

Istigar arrunta


Arranoa





BITXIKERIAK

Frantziako Atlantikoko kostaldeko artzainek, euren ardiak toki hauetara bazkatzera eramaten dituzte itsasbeheran (landaretza halofiloa), honela, ardien okelak gatz kopuru handia jasotzen duelarik, oso preziatua dena (mouton de pré salé).

PADURAKO FAUNA
·Kaioa (hegaztia)
·Paita arrunta (hegaztia)
·Itsas mika (hegaztia·
·Orratz muturrandia (arraia)·
Itsas zizare areatarra (zizarea)
Duna-eremua hegazti migratzaile askok erabiltzen dute atseden hartzeko.
Limoetako hegaztiek,esaterako, hondartzak eta hareatzak erabiltzen dituzte.Mollarriko muturrean,berriz,ubarroiak eta kaioak pausatzen dira eta lezkadiak dituzten padurak,aldiz, zingiretako txorientzat dira habitat egokiak.
Arrainak, matxinsaltoak, igelak eta suge txiki batzuk ere badira.

1 comentario: