jueves, 12 de noviembre de 2015

BASAMORTUAK

Basamortu hitza entzutean, hareazko dunez osaturiko toki zabal bat,oso lehorra eta bero-beroa etortzen zaigu gogora. Alabaina, kokaturik dauden lurraren aldearen arabera, basamortu beroak eta basamortu hotzak bereizten dira.

Kontinenteen azaleraren ehuneko hamazazpi gutxi gorabehera,heren bat, basamortuek osatua da. Azalera horretan hedadura berbera hartzen dute basamortu hotzek eta beroek.

Basamortu guztien ezaugarria euri-eskasia da. Urtean 250mm euri baino gutxiago jasotzen duten lur-eremuak dira. Erein gabeko landaredia urriko eremuak dira, baina ez hilak. Harezkoak dira gehien bat, baina lur harritsuak edo arrokatsua ere nahiko ohikoa da.

Haizeak etengabe jotzen du basamortutetan, batzuetan oso bortizki. Haizearen eraginez haitzen aurka jotzen duten hondar-ale txikiek higatzeko gaitasun handia dute. Gero bat batean, zaparrada itzelak egoten dira.

Ondorioz, higadura oso handia da, batik bat ura eta haizeak eragindakoa.

BASAMORTU BEROAK

Munduko basamortu bero handiak bi tropikoen artean daude kokatuta.
Beroa eta ur eskasia nagusi diren arren, badaude landareak eta animaliak, baita gizaki bakan batzuk ere.


ANIMALIAK
Eskorpioia
Eskinko
Gekoa
Gerbilla
Harea katua
Dromedarioa
Feneko azeria
Harea suge arrunta
Surikata
Orix arrunta
 Kamaleoia

LANDAREAK

Basamortuetako landareak lur gutxiko inguruneetan bizitzera moldatuta daude eta lehorte bortitzak onez eramateko egokiturik, badute horretarako modu bat baino gehiago. Zuhaixka zurtsuek sustrai luzeak dituzte, lurpetik aski hezetasun eskuratu ahal izateko.




Landareak:
Datilak
Palmondoak
Akaziak
Milazkak

          ELIKA KATEAK:       
 KAKTUSA 
EULIA
KAMALEOIA
FENEKO AZERIA




SAHARAKO BASAMORTUA


Sahara munduko basamorturik handiena da. Afrikako ia herena hartzen du!
Basamortu bero horretan, tenperaturak gorabehera handiak ditu. Udako zenbait egunetan, 50 gradukoa izan daiteke itzalean. Neguan, ordea, sarritan egiten du izotza gauez, Saharako iparraldean.


AUSTRALIAKO BASAMORTUA

Australiako lurraldearen hiru laurden lur lehorrak dira. Harea gorriko basamortuetan, belar ziztakariez osatutako zuhaizka txikiak eta zuhaitz arantzadunak hazten dira. Han bizi diren zenbait animalia ez daude beste kontinenteetan.


BITXIKERIAK

Duela sei mila urte,Saharako klima epela zen.Landarediaz

estalita zegoen.Ibai eta aintzira handi-handiak ere bazeuden.

Gaur egun,ordea,zeinbat lekutan hamar urtean behin baino ,ez du euria egiten.

Hareazko lurzorua duten basamortuetan haizeak hare- ale txikiak metatzen ditu eta dunak osatzen dira. Haizeak nondik jo, norabide horretan sortzen dira dunak.

Batzuetan, haizeak zenbait egun irauten duten harea-ekaitzak ere sortzen ditu.


TUNDRA

Basamortu hotzak elurrez estalita egon daitezke; prezipitazioak oso txikiak dira, eta egiten hori izoztu egiten da.

Eremu horiei tundra deritze, urte-sasoi labur batean bada ere gorako tenperaturak baldin badaude eta landeria zertxobait loratzen bada. Noizbehinka, elurrezko dunak sortzen dira.

Zorupea du, zuhaitz gabekoa. Lurra geihenetan goroldioz eta likenez betea dago.


ANIMALIAK-FAUNA

Siberiako hartza,korzoa,muxkoxa,huzki siberiarra,

elur oreina,orein muzketaduna, otso artikoa, erbi artikoa, belatza, hontza, azeri artikoa, leminga...


KOKAPENA:Siberia, Alaska, Canadako Iparra...


LANDAREAK- FLORA: Saxifgra, Pinofito eta Ihia.


ELIKA KATEA:Belarra

Azeri Artiko edo Otso Artikoa

Erbi Artikoa



Fruitu Lehorrak

Leminga

hontza



BITXIKERIAK:


Antartikakoo klima gustiz berezia da: oso hotza izateaz gain, oso lehorra da.

Ez du ia euririk egiten, munduko basamortu gehienetan baino gutxiago, batez besteko tenperatura zero azpitik 10 gradukoa da.

Udara:

Negua:



1 comentario:

  1. Gaizki dituzue elika-kateak. Floreagako irakasle bat naiz. Zuen bloga asko gustatu zait, benetan interesgarria.
    Elika-kateetan geziak erabili behar dira.

    ResponderEliminar